NOLAKO TRENA NAHI DUZU?

"Inor egitera ausartu ez dena egin dugu: jendeari trenari buruz galdetzea. Zergatik? Bai trena, bai Nafarroa maite ditugulako. Horregatik zer nolako trena behar dugun eztabaidatu nahi dugu. AHTren inposaketa gelditu eta eztabaida sozial eta parte hartzailea premiazkoak dira. Guztion artean erabaki nahi dugu! Eta albiste bat dugu zuretzako: kalera berreskuratzera goaz! Datozen egunetan gure berri izango duzue…"