METAZIRIK BIGARREN LIBURUXKA ARGITARATU DU: LANDA EREMUA ETA BAZTAN LITERATURAK KONTATUA

Elurre Iriarte Bañez arizkundarrak Landa eremua eta Baztan literaturak kontatua liburuxka argitara eman du, Metaziri talde argitaratzailearen eskutik.

Metazirik Baztango errealitatea ikuspegi kritikotik aztertzeko eta bailarako aldaketa sozial prozesuak laguntzeko sortu zen. Eginkizun nagusia Metaziri aldizkariaren argitalpena izanagatik, inguruko sortzaileen liburuak argitaratu izan ditu eta azkeneko urteetan gogoeta liburuak ere bai. Horren barnean kokatu dute azken hau eta egilearen hitzetan literaturak sortzen duen landa eremuaren iruditegia kontatzen tu liburuxkak, poesia eta prosa baliatuz. Idatziarekin erkutsi nahi izan duena da Baztan ez dela hori bakarrik.
Agertu nahi dudana da paisaia guk idatzen dugula, guk egiten dugula. Baztan euskaldun bat nahi badugu, guk egin behar dugu. Baztan feminista bat nahi badugu, guk idatziko dugu. 
Eako poesia egunetan emandako solasladia da liburuxkan ageri dena.

Liburuxka 3,50 eurotan salgai jarri dute Arizkungo Dolaetxea eta Lupen, Erratzuko Altxuko dendan eta Zubi Puntan, Elizondoko Axularren, Oronozko  Oskorrin, Iruñeko  Karrikiri eta Katakrak-en eta Donostiako Hontzan.