BIHAR DA TURISMO TEKNIKARIRAKO AURKEZTEKO AZKEN EGUNA

Baztango Udalak udal turismo informazio puntuan aritzeko eta Baztango turismo eskaintza garatzeko turismo arloan teknikari espezialista kontratatzeko deialdia zabaldu du.

Izangaien gutxieneko betebeharrekoak honako hauek dira:

• 2. mailako Lanbide Heziketa, batxilergo titulua edo baliokidea.

• B1 mailako gida baimena.

• Euskara ezagutza (C1/EGA).

• NEZ-an lan eskatzaile gisa egotea (Bakarrik onartuko dira Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eginiko aurretiko hautaketan agertzen diren hautagaiak).

• Joan den urtean, antzeko deialdi baten baitan, Baztango Udalean lanean hiru hilabetetik gora aritutako pertsonek ezin izanen dute hautaketa prozesu honetan parte hartu.

Ezinbertzekoa da CVa, lan-bizitza edo enpresa agiriak eta baloratzeko merezimenduen ziurtagiriak aurkeztea.

Hautagaitzak aurkezteko epea apirilak 4a da. Dokumentazioa Baztango Udaletxeko Erregistroan aurkeztu behar da.
Protokoloa irakurtzeko hemen