IGANDEAN BERTSO MARRAZTUAK ARIZKUNENEAN

Unai Gaztelumendi karikaturgileak eta Oihana Bartra eta Julio Soto bertsolariek marraztuko dituzte bertsoak. Karikaturgileak eginen dituen marrazkiak izanen dira proposatutako gaiak, eta bertsolariek hauen haritik tiraka eginen dituzte beraien lanak. Atal desberdinak deskribatuko dituzte marrazkiek, sarrera bat, egoera hipotetiko bat, aktualitateko gai bat... eta publikoarekin jolastuko dira.

  • NOIZ: Azaroaren 27a, igandea 19:00etan
  • NON: Arizkunenean