MUTILDANTZARI BURUZKO KURTSO AKABERAKO LANA AURKEZTU ZUEN ATZO OIHANA OTXANDORENAK

Oihana Otxandorena antropologia ikasleak, bere gradu akaberako lana aurkeztu zuen atzo Arizkunenean, aretoa aurkezpena entzuteko bete zelarik. Maggi Bullen irakaslea eta antropologia sozialean doktoreak parte hartu zuen ere aurkezpenean. Lanaren izenburua Tradizioaren gainetik jauzi! Genero, tradizio eta aldaketa Baztango Mutildantzetan da.

Marko teorikoa eta etnografikoa sobera azaldu gabe zuzenean jo zuen marko historikoa eta Baztanen eman diren erresistentziak azaltzerat. 

Lana azaldu eta gero zenbait ondorio eman zituen Oihanak:

  • Mutildantzak dantza garrantzitsuak dira Baztanen eta horregatik iraun dute. Sentimenduetatik bizi dituzte zenbaitzuk
  • Boterearekin eta identitatearekin harreman zuzena dute. Gizonen boterea eta errepresentazioa hain zuzen ere.
  • Generoarekin harreman zuzena du gatazkak, tradizioak bizi izan dituen aldaketa guziak onartu direlakoz, emakumeen presentzia izan ezik. Asmatutako tradizioa da emakumerik gabeko mutildantzak defendatzen dituztenen tradizioa. Tradizioak zapalketarik gabe mantendu behar dira eta eguneratu.
  • Espazioa garrantzitsua da eta prestigioari lotua dago. Eremu eta prestigio hori gizonezkoek monopolizatu nahi izan dute. Bi generoek leku berdina hartzen badute ez dago botere harremanik.
Aurkezpena akitzeko esaldi bat konpartitu zuten otxandorena eta Bullenek: Ikusten denez dantzan zein eguneroko bizitzan posible da tradizio gainetik jauzi egitea. Neskek zein mutilek jauzi egiten badakigu eta tradizioa jauziz, elkarrekin jauziz jarraituko dugu.