BAZTANGO UDALAK HILTEGIKO PUSKATZE GELA AKITZEKO LANAK ESLEITU DITU

Baztango udalak Loizu udal hiltegiko puskatze gela akitzeko lanak Egallene eraikuntzaki eman dizkio.

Aitzineko legealdian oinarrizko azpiegitura egin ondotik, orain, Nafarroako Gobernuko osasun publikoko departamentuko albaitarien azkeneko eskakizunak betetzeko hainbat lan eginen dira: puskatze gelaren barneko konketa edo lababoa, komunaren berregitea eta ur zikinen bideratzea, aratxeak puskatzeko egituraren egokitzapena, ate isolatzailea paratzea eta tripakiak garbitzeko gela egitea.

Lan hauek 16.200 euroan BEZ barne esleitu edo adjudikatu dira eta lanak azaroaren 30erako egin beharko dira. Urte berriarekin puskatze gela abiarazi nahi luke udalak.

Lan hauek emateko udalak Baztango bortz eraikuntza enpresari eskaintzak egiteko gonbidapena egin zien eta horietan denetan, eskaintza hoberena lanak hartuko dituen Egallene eraikuntzakek egin du.