BAZTANDARREN BILTZARRA IZANEN DA HELDU DEN IGANDEAN

Joan den urteko Baztandarren Biltzarrean urrats bat gehiago eman eta bertako abeltzain gazteei orgen desfilea irekitzeko aukera eman zitzaien eta Baztanen nekazaritzak duen presentzia eta garrantzia azpimarratuz. Aurtengoan, bide horri segida ematea funtsezkoa ikusi du Baztandarren Biltzarrak eta omenaldia egiteaz gain, beraiek eta bertze Baztandar aunitzek ekoizten dituzten produktuak bestaren parte egitea erabaki dute, ospakizunaren aurkezpenean aipatu zutenez.
Berria luzeago erran.eus orrian