ORTZIRALEAN S.O.S.TEMIBLE ANTZEZLANA IRURITAN


Herri galdeketarako kanpainari akabaila emateko,  S.O.S.TEMIBLE antzezlana ikusteko aukera izanen da ortziralean. Txiflando antzerki tailerrak sketch-ez osatutako emanaldia aurkeztuko du. 
Gaur egungo errealitatearen parodia komikoa egiten dute aktoreek ditugun barne kontraesanak muturreraino eramanez. Naturaren eta jendartearen zapalkuntzara eramaten duen boterea eskuratzeko grina aseezina era expresionistan marrazten dute aktoreek lekukotza gordin bezain errealak plazaratzen dituzten bitartean. 

NOIZ: Ekainaren 3a, ortzirala 21:00etan
NON: Iruritako gizarte bilgunean