ARIZKUNENEA LOREZ APAINTZEKO DEIALDIA

Bando baten bidez, Baztango alkatea den Joseba Otondok, Arizkunenea kultur etxea lorez apaintzeko landareen eskaera egin du. Arizkuneneako leihoak lorea apaindu nahi duen guziak geranio landare bat ematea eskatzen du. Horretarako maiatzaren 14a baino lehen udaletxeko atezaintzan utzi beharko da landarea.