LESAKAKO ZALAIN TRANSFORMADOSEKO LANGILEEN MOBILIZAZIOA ZOR ZAIEN DIRUA DELA ETA

Lesakako Zalain Transformados enpresako langileak urtarrilaz geroztik mobilizazioetan daude zor zaizkien bi pagen osotasuna kobratzeko eskatuz.

Urtarrilaren 18an hasi ziren lehenengo geldialdiak egiten eta gaur otsailak 11 egun osoko lan uzte bat eginen dute eta goizeko 10etan Zalain Transformadoseko atetik Lesakako ArcelorMittal enpresara martxa bat eginen dute zor zaiena kobratzea eskatuz.