AROZTEGIA: BAZTANEN NAFARROAKO GOBERNUAREN ERABAKIAREN KONTRA

Aroztegiako PSISari buruz Nafarroako Gobernuak tarrapataka hartutako erabakiak, hautsak harrotu ditu Baztanen. Atzo egin zen Batzar Nagusiaren aitzinetik zenbait herritarrek herri lurren defentsan elkarretaratzea egin zuten Udal sarreran:



Batzar Nagusian aurkeztutako mozioa eztabaidatu zen gero, Baztango Batzar Nagusiak berak eta Lekarozko herriak Nafarroako Gobernuari aurkeztutako errekerimendua onartu ez dela eta, eta halaxe adostu zuten: Geroa Bairen gobernuak hartutako erabakia guztiz arbuiatzen dugu. Eta herritarren hitzari kasurik egiten ez dion neurrian, gobernua bera gaitzesten. 

Bozken emaitzak: alde 17, kontra 7, abstentzioak 6. Geroa Bai, UPN eta Auzolanean alderdiek egin zuten kontra.

Bertze gauzen artean Gobernu berriak molde zaharrak erabili dituela salatu zuten eta Baztanen egiteaz aparte, Baztango herri lurrak hartzen dituenez, Baztandarrei dagokiela proiektu honi buruz erabakitzea. 

Mozioa irakurtzeko hemen