USOEKIN DAUDEN ARAZOAK KONPONTZEKO KANPAINA BAT ABIATUKO DU UDALAK

Baztango Udaletxeko Ingurumen, Nekazaritza eta mendietako Zinegotziak ohar baten bidez adierazi duenez, Baztango zenbait herrietan uso-bandek arazoak sortzen dituzte (nekazarien ikuiluetan adibidez) eta udalak konponbide bat eman nahiean Ehiza eta Arrantza elkartearekin batean plangintza bat antolatu du. 

Plangintza horren lehendabiziko pausua arazoak ze herrietan eta ze lekuetan dagoen argitzea da, ondotik usoei nola aurre egin erabakitzeko (tranpekin, ehizatuz...).