SOLASPOTEOA ORTZIRALEAN


Urtero saio osagarri gisa antolatzen du Solaslagun ekimenak SOLASPOTEOA eta aurten ere halaxen eginen du. 2009an eman zioten hasmenta eta urtero herri desberdin batean egiten dute, aurten Elizondorat bueltatuz. Musikarekin eginen dute ibilaldia eta eskualdeko euskaltegietako ikasle guziekin batean, nahi duen guzia konbidatu dute bertan parte hartzerat.

  • NOIZ: azaroaren 27an 19:00etan 
  • NON: TXOKOTO ostatuan hasita