LIZARTZUKO AHUNTZAK BILTZEKO BANDOA

Harrapa ezinak diren eta jabe ezezaguna duten zenbait ahuntz daude Baztango Lizartzuko bazkalekuan eta Atekaundiko alderdian. Hori dela eta,  udaletxetik Bando bat eman dute ahuntz horiek menditik ateratzeko 20 eguneko epea emanez. Epe hori pasatu eta gero ahuntzek mendian segitzen badute, azienda hori basaturiko animaltzat joko du, ehizatzeko ondorioetarako.