"ITSASPEKO BIHOTZAK" HELDUENDAKO SAIOAK

Helduei zuzendutako "ITSASPEKO BIHOTZAK" tailerra izanen da ortziral hontan liburutegian, azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunaren harira.  



Galtzagorri Elkarteak genero berdintasunaren gaia lantzen du euskarazko haur literaturaren bitartez. Horretarako, ITSASPEKO BIHOTZAK izeneko aretoa sortu zuen. Haur literaturan genero berdintasunaren gaia ikuspuntu ezberdinetatik jorratzen dituzten liburuak aitzakia hartuta, eszenografia oso bat gauzatzen da bertan, musika, ikus-entzunezkoak, ilustrazioa, genero berdintasuna eta pedagogia bera uztartuz. Dena, jolas baten bitartez eta 8-11 urte bitarteko haurrei bideratuta.

Hau azaltzeko helduentzako ordu eta erdiko tailerrak izanen dira ortziral hontan.

  • NOIZ: Azaroaren 27an 17:00etan
  • NON: Liburutegian


Izena emateko: 948 580 006 telefonora deitu edo berdintasuna@baztan.eus.
Izena emateko azken eguna azaroak 20