TOKIKO ELIKADURA SISTEMA ETA NEKAZARITZA EKOLOGIKOARI BURUZKO IKASTAROA ANTOLATU DU BAZTANGO UDALAK

Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batean 15 orduko ikastaroa antolatu du Baztango Udalak Irailaren hasieran. Nekazaritza ekologikoko oinarrizko kurtsoa izanen da eta ikuspegi desberdinetatik aztertuko da agroekologia: ekoizpenaren ikuspegia, eta ikuspegi ekonomiko eta soziala aztertuko dira.

Helburua nekazaritza ekologikoa baserri mundutik atera eta gizarteratzea, ekoizpen eredu honek tokiko elikadura sisteman, garapen ekonomikoan, osasunean eta bizi kalitatean duen garrantzia nabarmenduz.
Baztango tokiko garapenean interesatua dagoen edonori zuzendua dago.
Irailaren 3 eta 4ean

Informazio gehiago hemen