NAFARROAKO EH BILDUKO BOZKEN BANAKETAN TRABAK IZAN DIRELA ETA, AUZOLANAK ANTOLATU DIRA HERRIETAN. PARTE HARTU!!


Prentsa agerraldian agertu dutenez, paperen kolorea egokia zen edo ez erabaki ordukoz, berandu zen ohiko moduetan banaketa egiteko.  Halaxe azaldu dute hitzez-hitz:

Auzolanaz zabalduko ditugu EH Bilduko papeletak Nafarroa osoan

Azken egunotan erronka berri bat dugu mahai gainean. Oztopoak izaten ari gara euskal herritar guztiengana iristeko, gure boto-txartelak etxe guztietara helarazteko. Herri eta eskualde batzuetan ohiko sistemen bidez etxe guztietan Nafarroako Parlamenturako boto-txartelak egoteko zailtasun ugari daude. Gogor salatu nahi dugu, Hauteskunde Batzorde desberdinek boto-txartelak behin-betiko onartzeko oztopoak baino ez dituztela jarri eta bere erabakiak atzeratu dutela banaketa prozesu osoa. Halaber, posta bidezkoan ere hainbat tokitan EH Bilduren boto-txartelak ez dira ailegatzen.

Argi dugu aldaketa Nafarroan abian jartzeko behar beharrezkoak diren bozak ekidin nahi dituztela. EH Bilduren bozak ez dituztela ikusi nahi boto-ontzietan. Denok dakigu lehia estua dagoela erregimenari agur esateko eta aldaketarekin hasteko, garai berria hasteko. Eta denok badakigu ere, erregimenak edozein gauza egiteko prest dagoela, EH Bilduren bozak ekiditeagatik.

Baina duela lau urteko oztopo eta trikimailuek ez bagintuzten gelditu, oraingo honetan ere ezerk ez gaitu geldituko. EH Bilduren boto-txartelak etxe guztietan egon daitezen, auzolana antolatu dugu. Herriz herri, auzoz auzo, atariz atari eta etxez etxe antolatzen ari gara auzolan hau. 

Boto-txartel hauek etxeetan ez dituzte ikusi nahi. Eta argia eta garbi esaten diegu: boto-txartel hauek gutunontzietan ikusteaz gain, igandean, maiatzaren 24an, boto-ontzietan milaka eta milaka bozak ikusiko dituzue. EH Bilduren milaka eta milaka boza ikusiko dituzue.

Beraz, herritarroi dei egiten diegu gaurtik aurrera auzolan honetan parte hartzeko. Bakoitzaren herrian eta auzoan antolatzen ari diren auzolanetan parte hartzea inportantea da. Oztopo guztiak jartzen zareten zuei berriro esanen dizuegu: oztopo guztien gainetik, EH Bilduren milaka bozak, aldaketaren milaka bozak, ikusiko dituzue.