IKASTURTE HONTAKO AZKEN IDAZLEAREKIN SOLASEAN ARITUKO DIRA ERRATZUN HELDU DEN ASTEARTEAN

Danele Sarriugarte izanen da gure artean heldu den asteartean, idazleekin solasean ekimenak konbidatua, ERRAIAK bere liburuari buruz solasteko.

Ekimen honek seigarren urtez, urtean hiru aldiz, idazle bat konbidatu eta berarekin tarte bat pasatzeko aukera eskeintzen du. Hontakoan Erratzuko Lixutegian izanen da, atsaldeko 19:00etan.