DONBASS ESKUALDEAN SARTZEA LORTU DUEN BRIGADA ANTIFAXISTAREN KRONIKA

Bigarren saiakeran bai! Bigarren saiakeran lortu dugu Banda Bassotti talde musika talde italiarrak antolatutako brigada antifaxistako partaideok Ukraina ekialdeko Donbass eskualdera sartzea.
Iazko irailean Errusia eta Ukraina arteko muga ezin igaro gelditu eta gero, Luhansk-eko gobernuak egindako eskaintzari baiezkoa emanez mundo zabaletik hurbildutako ehun bat internazionalistak, bigarren mundo gerran Sobetar Batasunak Alemania naziaren aurrean izandako garaipenaren ospakizunetan egon ahal izan dugu gaur egun faxismoaren aurkako erresistentzia gerra batean murgilduta  dagoen Novorrossiako herritarrekin batera.
Dagoeneko urte bat pasa iraun duen gatazka hau ezin ulertu daiteke inperialismoak mundua kontrolatzeko helburuz erabiltzen dituen trikimailuak kontuan hartu gabe. Ez du parean jartzen zaionaren gainetik pasatzea zalantzan jartzen, hau txikitu beharra badago ere non eta interés ekonomiko edo taktikoen mesedetan lur puska bat bereganatu nahi badu.
Komunikabideek ere lan horretan laguntzen dute pilota ez dagokionaren teilatura pasaraziz eta gisa hortara erasotzailea biktima bezala eta biktima erasotzaile bezala jendarteratzea lortuz.Gu, mendebaldeko biztanleria gure sudur punta baino harago ez begiratzera ohituta gaudenez gero erraza baitzaie iritzi publikoa engainatzea inork protestarik txikiena ere egin gabe. Ezkerreko alderdiak barne.


Ukrainan Errusiak interes ekonomikoak dituela diote; bai egia da. Luhansk-eko eta Donetsk-eko herri errepubliketako politikariak Errusiak ezarritako txotxongiloak direla ere erraten dute; bai hau ere egia omen da. Miliziak armamentuz laguntzen dituela? Ez dakit baina hau ere egia izan daiteke. Baina hau nahikoa ote da Novorrossiako jendarte zibilaren  aurka Kieveko gobernu kolpistak egiten dituen bonbardaketa indiskriminatuak babesteko?
Egun hauetan han izan garenok garbi ikusi ditugu Kieveko gobernu faxistal bertan burututako erasoetan egindako sarraskien ondarrak. Ondar mukuru bihurtutako etxebizitzak, haurrek jolasteko erabiltzen dituzten parkeetara jaurtitako misilen ondarrak, tirokatutako elizak… guztiak balio du inperialismoaren hatzaparrak bere harrapakina ehizatzerako orduan.
Ukrainako gobernu faxista diogu bai! Eta ez Kieveko gobernuaren menpeko diharduten batailoietako mertzenarioek erabiltzen dituzten insigniengatik bakarrik (gurutze gamatuak, S.S-en logotipoak…). Sinbolo hoiek erabiliko ez balituzte ere, eskolak, parkeak eta ospitaleak bonbardatzen dituztenek ez daukate definitzeko bertze izenik. Eta zinez lotsagarria da gerra krimen hauen aurrean bertze alde batera begiratzen dutenen jarrera. Berriz diot ezkerreko alderdi alternatiboak barne.
Luhansk-eko herri errepublikan igarotako denbora labur honetan, bertako hainbat pertsonarekin egoteko parada izan dugu. Malkoak ezin eutsiz ibili gara Karabana Antifaxistak iraun duen aste eskas honetan. Herritarrak aldioro hurbiltzen zitzaizkigun ea nongoak ginen ghaldetuz edo gurekin argazki bat ateratzeko asmoz. Aunitzek gerraren gordinena bizi den herri batera zertara joanak ote ginen galdetuko zuten segurrenik. Baina aldi berean gugandik iristen zitzaien elkartasun eta berotasunaren ondorioz malkoak ere erortzen zitzaizkien bati baino gehiagori.
Maiatzaren 9ko ospakizunak zirela eta Alchevsk herrian egindako ekitaldian parte hartzeko parada ere izan genuen. Manifestazio gisako batean jende artetik pasatzen ginenean, bi aldeetatik jasotzen genituen txalo zaparradak deskribatu ezinak ziren. Baita ohiukatzen zituzten lemak ere; “no pasaran” edo “el pueblo unido jamás será vencido” bezalakoak.
Faxismoaren aitzinean elkar baturik dagoen herri bat dagoenaren ikuspegiarekin bueltatuko gara etxera. Milizien artean dituzten diferentziak diferentzi, etsai bakarraren aurrean baturik dagoen herri bat ezagutu dugunaren sentsazioarekin.
Gure elkartasunak eta berotasunak borroka honetan aitzinera egiten lagunduko dien esperantza ere gurekin eramanen dugu. Ez baita borroka hau Ukraina ekialdera bakarrik mugatzen. Inperialismoak momentuko gobernu faxista lagunduz Donbass menperatzea lortzen badu, laister etorriko da ondoko biktima.
Donbass aurrera!
Faxismoa akatu!