BAZTANGO MITINA: BI AUKERA BERTZERIK EZ DAUDE, UPN eta EH BILDU


Hauteskunde kanpainako azken inkestak ezagututa egin zen Baztango ekitaldi nagusia. EH Bilduko presidentegaiak, Adolfo Araizek inkestei kasurik ez egiteko deia egin eta kanpainako azken astean indarra egitera animatu zituen baztandarrak "interes zehatzak dituzte inkestak atzean, horregatik ezin diegu kasurik egin, benetazko inkesta maiatzaren 24ean egingo du EH Bilduk, aldaketaren papeletaz beteko ditugu hautontziak!". Benetazko aldaketa sendo bat lortzeko "EH Bildu indartsu bat beharrezkoa da! Guk bermatuko dugu aldaketa sakona!" adierazi zuen Araizek.
Baztango ekitaldian Joseba Otondo alkategaiak hartu zuen hitza, hauteskunde hauetan bai Baztanen eta baita Nafarroa osoan ere bi blokeen arteko erabaki behar dela azpimarratuz "UPNren blokea, zinismoa eta gezurrarena; eta EH Bilduren blokea, jendearerekin bat, herritarrekin bat dagoen blokea". Doneztebeko ordezkaria Marga Erdozain berriz, eskualdea bateratua duen indarraz aritu zen.