BAZTANGO EH BILDU EZ DA ORONOZKO MAHAI INGURURAT KONBIDATUA IZAN

Garapenerako elkarteak alderdi politikoen mahai ingurua antolatu du. Baztango EH bilduk hori jakinta, prentsa ohar hau igorri du komunikabideetarat:

Gaizki ulerturik izan ez dadin, Baztango EH Bilduk gaur Oronozen egitekoa den mahai-ingururako gonbidapenik hartu ez duela jakinarazi nahi du. Hortaz, gonbidapenik gabe, Oronozko hitzordurat nekez joaten ahalko da EH Bilduko ordezkaririk. Eta, hau​,​ gu han ez egotearena, inork gaiztoki ez erabiltzeko erraten dugu​.