BAZTANGO AUTOKARABANENDAKO APARKALEKUA INAUGURATUKO DUTE LARUNBATEAN

Larunbat honetan Ordokiko Berroko zubi ondoan, Baztango Udalak atondu duen autokarabanendako aparkalekua inauguratuko dute. Horrekin batera, Otsondo eta San Blasko Benta aparkaleku gisa ere baimentzearen inguruko xehetasunak emanen dira. Ondoren, Ordokitik abiatuta, Arizkun herriko bisita gidatua eginen dute. Nahi duen guzia hurbiltzeko konbitea luzatu du udalak

  • NOIZ: martxoaren 28a, larunbata 11:00etan
  • NON Arizkugo Ordoki auzoan