SAHARAKO ERREPUBLIKAREN EGUNA ORTZIRALEAN

Otsailaren 27an Frente Polisarioaren sorkuntzaren urteurrena ospatzen da eta horren harira zenbait ekitaldi antolatu ditu Saharaztanek. 
19:00etan Donezteben elkarretaratzea eginen dute
20:00etan Zubietako estalpean Egiaren hazia dokumentalaren emanaldia izanen da. Bertan izanen dira Eztizen Miranda (dokumentalaren zuzendaria), Pako Etxeberria (Aranzadiko forensea eta dokumentalaren parteartzailea) eta Nafa ( Donozteben bizi den sahararra eta Polisarioko soldadu ohia). lehendabiziko biak bideokonferentziaz. 
Ondotik afaria izanen da.

EGIAREN HAZIA dokumentala 2013ko martxoan artzain beduino batek antzeman zituen hilobi batzuen arrastoak du abiapuntua. AFAPREDESA, presoen eta desagertutakoen sahararren familakoek, laguntza teknikoa eskatu zioten Aranzadi Zientzia Elkarteari. Honek, Pako Etxeberria forense buru zela, teknika antropologikoen lehenengo indusketak burutu ditu Mendebaldeko Saharan. 8 gorpu identifikati ahal izan zituzten. Dokumentala biltzen ditu indusketak, familien testigantzak eta grabatutako irudiak. Filmaketa burutzeko zailtasun haundiena hilobien kokapena zen. Gaur egun Sahara bi zatitan bereizten duen arresiaren ondoan baita. 3.000 km.ko harresi erraldoi honek Sahara askatua eta Marokok okupatutako Sahara bereizten ditu. 1982an Marokok eraiki zuen, 1.000 soldadu goiti babesten dute eta lehergailuz jositako eremua da.