EUSKARAREN ALDEKO HERRI LASTERKETA ABENDUAREN 3an

“Euskaraz Bizi Nahi Dut” lelopean, aurten ere hirugarren urtez herri lasterketak egiten ari dira Euskal Herriko hainbat puntutan, horien artean Baztanen. Abenduaren 3an eginen da Baztango lasterketa, goizeko 11 eta erdietan Elizondoko plazan.
Aurtengoan, parte hartzea sustatu asmoz, ibilbide motzagoa prestatu dute antolatzaileek eta lasterketa ez da konpetitiboa izanen. Bertze urteetan bezala, parte hartzaile guztien artean opariak banatuko dira lasterketa akitzean.
Izen-ematea Baztango eskola guztietan edo egunean bertan, Elizondoko plazan egiten ahalko da, 2 euroren truke. Horrez gain Euskaraz Bizi Nahi Dut lelodun materiala erosteko aukera izanen da plazan bertan.