UHOLDEEK BAZTANEN SORTUTAKO KALTEEI BURUZKO BALORAZIO EKONOMIKOA EGIN DU UDALAK


Prentsa ohar batean Baztango Udalak uholdeen kalteei dagozkion azalpenak eman ditu. Bertan kalteen balorazio ekonomikoa azaltzearekin batean,  eskatutaklo dirulaguntzen azalpenak egin ditu.
Udalak dirulaguntza eskatu du azpiegitura publikoak konpondu ahal izateko, Nafarroako Gobernuan eta Madrilen ere bai. 
Momentuz ez da dirulaguntzen berririk ezta hondamendi eremuaren izendapenaren ere ez.
Zergen salbuespenari dagokionez herritarrei zergen erreziboa beti bezala bideratuko zaie eta zergen salbuespena nahi duenak udalera joan beharko du eskatzera. Eskaerak azaroaren 30a baino lehen egin beharko dira.
Onartezinatzat hartzen du 3 hilabete beranduago erantzunik jaso ez izana eta kalteen %50rako finantziazioa ez edukitzea.
Kantauriko ur Konfederazioaren utzikeria salatu du, ibaiaren mantenimenduan egin beharrekoa eginez gero kalte aunitz saihestu zitezkeelakoz.
Plangintza eta larrialdirako plana landuko dute etorkizunean kalteak saihesteko foro bat sortuz.
Prentsa ohar osoa irakurtzeko hemen