2014ko HAUTESKUNDE SINDIKALAK

Prentsa ohar baten bidez LAB sindikatuak egoeraren balantzea egiten du eta parte harzterat konbidatu. Halaxe dio hitzez hitz:

LAB Nafarroan bere ordezkaritza gehien handitzen duen sindikatua da aurten, UGT eta CCOO jaisten diren bitartean. 
Eremu sindikala mugitzen hasi da, hauteskunde sindikalen garai trinkoaren atarian gaudenean, atxikitutako agiri ofizialetan ikus daitekeenez. 2013ko abenduaren 31tik 2014ko uztailaren 31ra dauden zazpi hilabeteetan, Nafarroan aldaketaren alde egiten duen indar sindikalak, LABek 21 ordezkari gehiago lortu ditu, UPNren Gobernuaren eta Patronalaren menpe dauden sindikatuek, UGT eta CCOOek, hurrenez hurren 11 eta 41 ordezkari galdu dituzten bitartean. Nabarmentzekoa da LABek dituen bitartekoak UGT eta CCOOek dituztenak baino askoz apalagoak direla, azken hauek UPNren Gobernuaren finantziazio berezia jasotzen baitute prestakuntza programa eta 
bestelakoen bidez. 
Oraindik hauteskunde sindikalen multzo handiena egiteke badago ere, aipatutako datuek joera adierazgarria islatzen dute: UGT eta CCOOen morrontza sindikalaren arbuioa nahiz LABen aldeko apustua. Ildo honetan, datozen hilabeteetan LABek Nafarroako txoko guztietara heltzeko ahaleginak biderkatuko ditu. Nafarroako aldaketa politiko eta sozialaren alde, klase sindikalismo konprometituaren alde egiten duten horiei, LABekin bat egiteko gonbidapena luzatzen diegu, bai bere hautets zerrendetan parte hartuz, bai bere hautagaitzen alde bozkatuz eta baita ordezkaritza sindikalik ez duten enpresetan hauteskunde sindikalak sustatuz.