NATURA ONDAREEN BABESARI KEINUA



Maiatzaren 21ean, Natura 2000 Sarearen Europako Eguna ospatu zen, Europa mailan kontserbazio-gune bezala sailkaturiko interes natural handiko tokien sarea. Baztango 5 gune daude sartuta Sare honetan: Aldude Mendia, Belate, Aritzakun-Gorramendi- Urritzate, Orabideko erreka eta Arxuriko zohikaztegia, Baztan ibaia eta Artesiagako erreka. 
Sareak natura ondare hauen babesa eta garapen iraunkorra bultzatzeko garrantzi handia du eta hau aldarrikatu nahi da “Tximeletaren Efektua”rekin. 
Hona hemen Natura 2000 Sarearen aldeko gure keinua!