BATZAR NAGUSIKO ZENBAIT KIDEEK MEHATXUAK SALATU DITUZTE

Prentsaurreko baten bidez Baztango eta Elizondoko alkateek jasotako heriotz mehatxuak salatu dituzte gaur goizean Batzar Nagusiko zenbait kideek, tartean herrietako zenbait alkate, kuarteletako ordezkari eta zinegotzi desberdinak zirelarik. UPNko zinegotziak ziren falta ziren ordezkari bakarrak  Bertan irakurritakoa
Duela bi asteko mehatxuaz aparte atzo berean bertze bi hartu zituztela azaldu du Baztango alkatea den Garbiñe Elizegik, bat eskutitz baten bidez eta bertzea posta elektronikoaren bidez.
Lehenengo hortan herri guzietako alkateak aipatzen ditu.
Ondotik forunzaingoan salaketa jarri dute Elizondoko eta Baztango alkateak diren Mikel Sobrino eta Garbiñe Elizegi, herrietako alkateen laguntzarekin.