2018/04/24
2018/04/21
HONDAKIN BILKETA PLAN BERRIAREN AZALPENAK EMANEN DITU UDALAK HERRIZ HERRI
Hondakin bilketa plan berriaren inguruan informatzeko bilerak eginen ditu Baztango Udalak datozen
egunetan herri guztietan. 2017-2027 urte bitarterako Nafarroan onartu den Hondakinen Planak
planteatzen dituen helburuak betetze bidean, gure eskualdean sortzen diren hondakinen kudeaketa hobetu eta birziklapen tasak hobetzeko asmoz, gai organikoaren kudeaketarako plan baten diseinuan aritu dira azken hilabeteetan Nafarroako Hondakinen Partzuergoa eta Baztango Udala eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateak kanpoko aholkularitza baten laguntzaz. Plan honen nondik norakoak eta gurean eragingo dituen aldaketen ingurukoak kontatzeko bilkura informatiboak deitu ditu Baztango Udalak bailarako herri guztietan datozen egunetarako.
Hauek izanen dira herri bakoitzean deituriko bilkuren egun eta ordutegiak:
egunetan herri guztietan. 2017-2027 urte bitarterako Nafarroan onartu den Hondakinen Planak
planteatzen dituen helburuak betetze bidean, gure eskualdean sortzen diren hondakinen kudeaketa hobetu eta birziklapen tasak hobetzeko asmoz, gai organikoaren kudeaketarako plan baten diseinuan aritu dira azken hilabeteetan Nafarroako Hondakinen Partzuergoa eta Baztango Udala eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateak kanpoko aholkularitza baten laguntzaz. Plan honen nondik norakoak eta gurean eragingo dituen aldaketen ingurukoak kontatzeko bilkura informatiboak deitu ditu Baztango Udalak bailarako herri guztietan datozen egunetarako.
Hauek izanen dira herri bakoitzean deituriko bilkuren egun eta ordutegiak:
- ELIZONDO-ELBETE: Apirilak 24 asteartea, atsaldeko 18etan
- Arizkunenean
- ANIZ: Apirilak 24 asteartea, atsaldeko 20etan elkartean
- IRURITA: Apirilak 25 asteazkena, atsaldeko 18etan gizarte bilgunean
- GARTZAIN: Apirilak 25 asteazkena, atsaldeko 19:30etan eskolan
- LEKAROZ: Apirilak 26 ortzeguna, atsaldeko 18etan elkartean
- ARRAIOZ: Apirilak 26 ortzeguna, atsaldeko 20etan elkartean
- ARIZKUN: Apirilak 27, ortziralea, atsaldeko 18etan medikuaren
- etxean
- ERRATZU: Apirilak 27, ortziralea, atsaldeko 20etan lixutegian
- ZIGA: Maiatzak 2 asteazkena, atsaldeko 18etan eskolan
- ORONOZ: Maiatzak 2 asteazkena, atsaldeko 20etan batzartegian
- BERROETA: Maiatzak 3 ortzeguna, atsaldeko 18etan batzartegian
- ALMANDOZ: Maiatzak 3 ortzeguna, atsaldeko 20etan batzartegian
- AZPILKUETA: Maiatzak 4 ortzirala, atsaldeko 18etan elkartean
- AMAIUR: Maiatzak 4 ortzirala, atsaldeko 20etan elkartean
2018/04/20
PENTSIOEI BURUZKO ELIZONDOKO HITZALDIAN EH BILDUK 1080 EUROKO GUTTIENEKO PENTSIOAK ALDARRIKATU DITU
Ortzegun
ilunabarrean pentsioei buruzko hitzaldia antolatu zuen EH Bilduk Baztanen.
Elizondoko Arizkunenearat bildutakoen aitzinean Maiorga Ramirez EH Bilduren Nafarroako
parlamentariak eta Patxi Urrutiak EH Bilduko kideak herritar guztien duintasuna
eta eskubideak bermatzeko 1080 euroko guttieneko pentsioak aldarrikatu
zituzten.
Ezkerreko
subiranisten koalizioaren izenean Patxi Urrutiak pentsioei buruzko gogoeta egin
zuen, bereziki nabarmenduz pentsioetarako dirua egon badagoela. Amaiurtarraren
erranetan boteredunek pentsioetarako diru aski ez dagoela sinitsarazi nahi dute
baina hori gezurra da. Bankuak erreskatatzeko, azpiegitura handietarako eta
ejerzitoetarako zernahi diru erabiltzen baita. Beraz, noren alde egin nahi den
da kontua, jendeen alde edo negoziozaleen alde.
Maiorga Ramirezek
pentsio sistema pribatizatzeko abiatu den dinamika politiko eta ekonomikoa
salatu zuen. Horren aitzinean EH Bilduk pentsio sistema publikoa defenditzen
duela erran zuen, herritar guztiei duintasuna bermatuko diena. Horretarako
Nafarroak pentsioak kudeatzeko eskumena behar duela erran zuen. Herritarren
eskubide sozialak segurtatzeko bidea burujabetza dela aldarrikatu zuen. Modu
berean, pentsio publikoak aurrekontu orokorrekin finantziatzearen alde egin
zuen.
Mintzaldiaren
ondotik izandako eztabaidan,bertaratutako batek oraingo pentsio sisteman
emaztekiek bizi duten bazterketa salatu zuen. Emazteki aunitzek pobrezia
mailaren azpitik dagoen pentsioa izaten dutela eta, gainerakoan, gizonkiek eta
emaztekiek banaz bertze hartzen duten pentsioen artean alimaleko tartea
dagoela. Tarte hori berdindu behar dela erran zuen denendako pentsio justuak
segurtatuz.
HONDAKINEN EGITEGIKO ZOZKETAREN BIGARREN SARIA BANATU DUTE
Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek etxeetara banatzen duten hondakinen egutegiarekin egiten duten zozketaren aurtengo bigarren saria banatu dute.
Hiruhilabetero egiten den zozketako bigarren saria Iruritara (Baztan) joan da. Iruritako Maite Echenique Iñarrea izan da hondakinen egutegian aurten eskualdeko dendetan gastatzeko 300€ko bono-txartelarekin saritua izan den bigarrena. Zozketa apirilaren 2an egin zen eta argazkian ikus daitekeen bezala Mikel Ortega Arraztoa Baztango Udaleko zinegotziak eta Miren Meoki hondakin teknikariak entregatu zuten saria.
ELIZONDOKO BESTETAKO KARTEL LEHIAKETA MARTXAN
Elizondoko bestetako kartela lehiaketaren bidez hautatuko dute urtero bezala, eta publiko egin dituzte oinarriak. Hemen irakur daitezke: OINARRIAK
2018/04/19
HELDUEN HEZKUNTZARAKO MATRIKULA IREKI DUTE
Prentsaurreko baten bidez bere garaian DBHko titulua atera ez zutenek orain aukera dutela agertu dute Baztango Udalak, Malerrekako eta Bortzirietako Mankomunitateen ordezkariek. Gizarte zerbitzuen bidez paratu zen martxa 2015ean eta arrakasta ikusita horrekin segitzea erabaki dute.
Azalpenak eman dituzte prentsaurrekoan, jendea animatzearekin batean:
2015ean, Baztango Udalak, Malerrekako eta Bortzirietako Mankomunitateak, Gizarte Zerbitzuen bitartez, zonaldeko institutuekin eta Cederna Garalurrekin elkarlanean, eskualdeko helduentzako irakaskuntza programa publikoa eta doakoa indarrean jartzea lortu genuen. Jadanik Nafarroako hainbat eskualdetan indarrean zegoen helduentzako irakaskuntza zerbitzua, eta gurean berriz, ez. Huts handia sumatzen genuen, ikasketak bukatu gabe utzi zituenak aukerarik ez baitzuen ordura arte inguruan ikasketak bukatzeko.
Zerbitzu honekin eskualdean bertan, aukera eman nahi izan diegu, bere garaian ikasketak akitu gabe utzi zituzten herritarrei. 18 urtetik goitiko herritarrei oinarrizko ikasketak eskaintzea izan da helburu; doakoa eta hezkuntza sare publikoaren bitartez. Parte-hartzaileek Bigarren Hezkuntzako titulazioa eskuratzeko aukera izan dute.
Datu batzuk aipatzeagatik:
2015-2016 ikasturtean 16 pertsonek izena eman zuten eta horietako 5ek dagoeneko titulazioa lortua dute.
2016-2017 ikasturtean 21 pertsona zeuden eta horietako 14ek titulazioa lortu dute.
Ikasturte honetan, 10 pertsona ari dira formakuntza jasotzen.
Beraz, bere garaian ikasketak bukatu gabe utzi zituzten herritar guztiei dei egiten dizuegu 2018-2019ko ikasturtean DBH-ko tituloa eskuratzeko taldean izena ematera, apirilaren 23tik maiatzaren 11a arte epea zabalik dago, Lekarozko institutuko bulegoetara deituz egin dezakezu. Telefonoa 948581803 da eta ordutegia, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara eta asteazkenetan arratsaldez ere 16:00 etatik 18:00ak arte
Honen inguruko informazio zehatzagoa eskuratu nahi izanez gero edo zalantzaren bat argitu, deitu zure zonaldeko Gizarte Zerbitzuetara.
Malerrekan, 948451746 telefonora
Baztanen 948580006
Bortzirietan 948635036
Animatu eta eman zure izena!!
2018/04/18
ZINEMARI BURUZKO TESTU BERRI BAT (H)ILBELTZAKO WEB ORRIAN
Web gunea edukiz hornitzen ari da (H)ILBELTZA EKIMENA eta hondarra IZARA BELTZA atalean publikatu du: LILURAGARRIA.
Generoaren gaia jorratzen du bertan, emakumeen rolaren garapena zinema beltzan nola eman den azalduz:
Zinema beltza, jazarpen baino pasio generoa izan dela erraten ahal dugu. Zerengatik hori? Emakume fatala dela eta, edota emakume hauen sorginkeriaz liluratuta izateko eta bere irudi meneratzaile galtzeko prest, film hauetan agertzen diren gizonei esker, emakume boteretsu eta adimentsu hauei gune ahalguztiduna ematen diotelakoz.
Dena irakurtzeko hemen: LILURAGARRIA
IKASTOLAKO GURASO ELKARTEAK MENDI IBILALDIA EGIN ZUEN IGANDEAN
Berrogei bat lagun, haur zein guraso, elkartu ginen Izpegi-Elorrieta-Olate-Izpegi mendi ibilaldia egiteko. 9:30ean Izpegiko Bentaren gibeletik Elorrieta mendiko lepora eraman gaituen bideetako bat segitu genuen; bide garbi batetik abiatuz hasmentan eta, ondotik, basoan sartuta. Udaberrian sartuak garen honetan, pagadi berdeen artean ibili ginen. Basoa gibelean utzita, hondar malda leuna gainditu eta lan handirik gabe belardiz estalitako Nekaitzeko lepora (815 metro) ailegatu ginen. Autza itzalaren begiradapean bazkan aritzen dira inguru horietan pottokak. Hurrengo lepoa Olartekoa izan genuen. Geldialdia egin genuen hor, gosaldu eta Olateko tontorrera igotzeko indarrak hartzeko. Ibilbideko punturik altuena izan zen Olate: 936 m. Paisaia zoragarriaz gozatu genuen kaxkoan: Urrizpilota, Elhorriko Kaskoa eta Nekaitzeko lepoa ikusten ahal genituen handik. Ondorengoa, berriz Izpegiraino itzuli arteko bidea, maldan beheiti egin genuen.
Hiru ordu inguruko ibilaldia izan zen, aparteko zailtasunik gabea, haur zein helduek egiteko modukoa. Ibilbidea, arras polita eta historikoki interesgarria, trikuharriak ere ikusi ahal izan baikenituen. Eguraldiak ere mesede egin zigun, tenperatura goxoak izan genituelako lagun.
2018/04/16
SOLASLAGUNAREKIN BAIGORRIRA NAFARROAREN EGUNEAN
Iruñerriko Mintzakide eta Hondarrabiako Mintzalagunekin Nafarroaren Egunera joanen dira Solaslagunako kideak.
Joan-etorria egiteko autobus zerbitzua izanen dute 10 euroen truke, Iruñea-Doneztebe-Elizondo-Izpegi-Baigorri ibilbidea eginez. Izpegin gosaria eginen dute Hondarribiako Mintzalagunekin elkartuz, Baigorrirat autobusez edo oinez jausteko. Itzulia 20:00etan izanen da.
Izena emateko Solaslagunen txokora deitu edo idatzi (610920673 - solaslaguna@topagunea.eus) edo internetez hemen
2018/04/13
2018/04/12
BIHAR ORTZIRALA, ARRAIZKO BENTETAN PROTESTA EGITERAT DEITU DU UDALAK
Belatako tunelak hobetzeko eginen dituzten lanengatik, tunelak zazpi hilabetez hetsi eta trafikoa Belateko gainetik igorriko dute. N121A errepidearen bazterreko alkateek nazioarteko zama garraioa belateko gainetik pasatzen ez uzteko eskatu diote Nafarroako Gobernuari, arras arriskutsua baita. Baina orain artio gobernuak kasurik ez du egin. Horregatik, apirilaren 13an, ortziralean Arraizko bentetan errepide mozketa berria eginen da. Hitzordua atsaldeko 18:30etarako egin dute eta herritar guztiei parte hartzeko gonbitea egiten zaie.
- NON: Arraizko bentetan
- NOIZ: Apirilaren 13an, 18:30ean
2018/04/04
BAZTANGO UDALAK ZERBITZU ANITZEKO LANETARAKO ETA DESBROZATZEKO TRAKTORE GIDARI ARITZEKO, LANGABETU GISA IZENA EMANDA DAUDEN PERTSONAK ALDI BATERAKO KONTRATATZEKO DEIALDIA EGIN DU.
Bi kontratazio egitea aurreikusten da, 6 hilabeteko iraupena izanen dutena.
Lanpostuek D mailako ordainsaria izanen dute, lanaldi osokoak izanen dira eta
ondorengo zereginak izanen dituzte:
Bete-beharreko baldintzak :
Deialdian parte hartzeko, Baztango Udaleko bulegoetan (Foru plaza z/g, Elizondo) aurkeztu behar da dokumentazioa, apirilaren 17ko ordu biak baino lehen.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa :
Informazio gehiago: 948580006 edo Baztango Udaleko web orrialdean
Lanpostuek D mailako ordainsaria izanen dute, lanaldi osokoak izanen dira eta
ondorengo zereginak izanen dituzte:
- Lanpostu bat, desbrozatzeko traktore gidarirako.
- Lanpostu bat zerbitzu anitzetako eginkizunetarako. Bere funtzioak Enplegu babestuko lan taldearekin batera burutuko ditu.
Bete-beharreko baldintzak :
- Eskolako graduatuaren titulua edukitzea
- Langabezian egotea eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikitako Enplegu Agentziaren batean enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea.
- Euskara maila ziurtatzea, C1 maila ahozkoan. Maila ziurtatzeko agiririk izan ezean, mailaketa proba eginen da.
- B1 motako gidabaimena edukitzea.
Deialdian parte hartzeko, Baztango Udaleko bulegoetan (Foru plaza z/g, Elizondo) aurkeztu behar da dokumentazioa, apirilaren 17ko ordu biak baino lehen.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa :
- Nortasun agiria
- Eskatzen den titulazio akademikoa
- Merituak: ikastaroak eta lan esperientzia ziurtagiriak
Informazio gehiago: 948580006 edo Baztango Udaleko web orrialdean
2018/03/28
APIRILAREN 14rako DEIALDIA BERRITSI DUTE ALTSASUKO GURASOEK
Ezker/eskuin elkartasun adierazpenak izan dituzte azken asteetan> baztanen eta Bortzirietan eman zena haudnia izan zen ere.
ORAINDIK ERE SOLASLAGUNA EGITASMOAN IZENA EMAN DEZAKEZU!
Solaslagunaren ikasturte berriaren izen-emate kanpaina 2017ko urrian hasi genuen. Dagoeneko 8 urte daramatzagu euskaraz solasteko eremu gehiago eskaintzen. Solaslaguna, euskara praktikatu edo praktikatu nahi duten horiei laguntza eman nahi dion orori zabalduta dago.
Astean ordu batez, taldeak nahi duen leku eta orduan elkartzen dira eta asteroko saioaz gain, hilabetean behin ekintza osagarri bar antolatzen da. Oraindik ere izena eman dezakezu, martxan dagoen talde batean sartuz edo talde berri bat osatuz.
Zergatik astian ordu bateko konpromisoa hartu?
Bertan lotsak eta beldurrak galtzen direlako.
Lagun berriak egiten direlako.
Bertako euskalkie hobetu egiten delako.
Euskara maila hobetu egiten delako.
Zure egunerokotasunean erabili ahal izateko tresna egokia delako.
Astero zure taldetxoarekin ongi pasatzeaz gain, urtean zehar eskualdeko solaslagunekin ateraldiak izaten direlako.
Zure ezagutza banatzeko aukera delako. Ez izan zalantzarik, hau duzu aukera, solaslagunari buruz informazio gehiago nahi baldin baduzu edo izena eman nahi baduzu, gurekin harremanetan jartzea bertzerik ez duzu.
Solaslagunen txokoa:
610 920 673 -
solaslaguna@topagunea.eus
Era berean, eskualdeko euskaltegi eta euskara zerbitzuetan izango duzu honen berri.
Animatu eta parte hartu!!
2018/03/27
II. (H)ILBELTZA BEKA AURKEZTU DUTE: Patricia Highsmithen The Blunderer liburuaren itzulpena
Gaur, Baztango udaletxean, Joseba Otondo alkateak, Maitane Maritorena (H)Ilbeltzako kideak eta Mikel Soto Txalapartako editoreak II. (H)ILBELTZA BEKA aurkeztu dute. Baztango Udalak eta (H)ilbeltza elkarteak Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin sortu zuen beka hau, euskal literatura beltza hedatzeko eta munduko literatura beltza euskaratzeko.
Joseba Otondo Baztango alkateak hitz egin du lehendabizi eta Baztan Euskal Herriko kultura-mapan kokatu nahi dela eta hori eragile gisa egin nahi duela nabarmendu du. Gogora ekarri du aitzineko urtean aurkeztu zutela beka eta Miel Anjel Elustondo azpeitiarrak irabazitako lehen beka hark sorkuntza sustatu nahi zuela. Aurtengoak berriz, itzulpena bultzatu nahi du bistatik galdu gabe itzulpenak ere baduela sorkuntzatik.
Maitane Maritorena (H)ilbeltzako kideak ere gai horri heldu dio eta zera nabarmendu du: Joan den urtean hasi genuen bideari jarraituko diogu aurten ere. Sormenera ez ezik, itzulpenari ere ateak irekitzea da gure nahia, aukera ederra iduritzen baitzaigu mundu zabalan dauden nobela beltz interesgarriak gure hizkuntzan, euskaraz, leitzea. Berak iragarri du Patricia Highshmith idazle estatubatuarraren The Blunderer liburua itzultzea izango dela aurtengo bekaren xedea.
Mikel Soto Txalapartako editoreak azaldu du Higshmith hautatu izanaren arrazoia eta garrantzia. Idazle honek literatura beltzean izan duen eragina nabarmendu du eta itzulpen beka emakume batekin abiatu nahia gaineratu du, horretarako Higsmith aukerarik onena zela iritzita. Idazle estatubatuarrari buruz esan ohi dena gogora ekarri du: Higshmithek gizakiei buruz idazten du armiarma batek intsektuei buruz hitz egingo lukeen bezala.
ETXE ZAHARRAREN ZAHARBERRITZEARI BURUZKO GOGOETA EGIN DUTE BAZTANEN
Baztango
Udaletxearen ekimenez eta Eusko Ikaskuntzaren laguntzarekin ortziralean
Baztango Udaletxean etxeen biziberritzean dauden arazo eta erronketaz aritu
ziren. Joseba Otondo alkateak bailarako bizitegien %68 1900. urtea baino
lehenagokoa zela erran zuen eta horrek bizitegi-parke berezia erakusten duela,
arras handiak diren etxe zaharrak hain zuzen. Aldi berean bizitegien %22 inguru
hutsik dagoela erran zuen eta datu hori bertze herrialdeekin alderatu zuen:
Frantzian %6, Britainia Handian %3 edo Suedian %1,3. Hori horrela galdera hau
egin zuen: Aroztegiarekin bezala pelotazoetan oinarritzen den Marbellako
eredurat begiratu nahi dugu edo Suedia alderat?
Ondotik Julen
Landa Gislaneko teknikaria mintzatu zen. Euskal Herriko landa-eremuari buruzko
azterketa egin zuen eta Baztango errealitatea horretan testuinguratu.
Populazioa atxekitzeko tenorean zerbitzuen eskuragarritasuna, enplegu
espektatibak e.a. duten garrantziaz aritu zen. Baztani buruz piramide
demografikoa kontuan hartuta ondoko hamarraldietan zahartze handia emanen dela
aitzinatu zuen. Betiere, landa-inguruneak biziarazteko udalerriak iraunkortasun
paradigmatik begiratu behar direla erran zuen, defizit demografikoari eta
gazteen ihesari aurre eginez eta garapen endogenoa bulkatuz (elikadura burujabetza,
energia trantsizioa, zaintzari eta osasunari lotutako jarduerak, teknologia
berrien garapena…). Halaber, etxebizitza eskuragarritasuna bermatzeko politika
publikoen beharra aipatu zuen.
2018/03/26
GLIFOSATOAREN ONDORIOEI ETA HORRI BURUZKO ALTERNATIBEI BURUZKO MINTZALDIA EGIN DUTE ELIZONDON
Hazitik
Hozie elkarteak aurtengo ikasturte hasmentan, haziak prestatu, trukatu eta
baratzeak ez pozoitzeko jardunaldiak antolatu ditu. Azken hau, Martxoaren 22an
Paul Bengoak eta Felipe Etxetxipiak, EHNE sindikatuko bi teknikariak, ederki
azaldu zuten. Solasaldiaren izenburua, “Glifosatoa-Roundup inguruaren pozoiketa
eta jendeen minbizia”.
Glifosatoa Roundup
izenaz ezagutzen den herbizidaren printzipio aktiboa da. Gaur egun erabil
daitekeela zioten Paul eta Felipek, baino Europako hainbait herrialdek jada
eztabaidan dihardute, debekatzeko. Gainera, zenbait ikerketen arabera
pertsonengan minbizia eragiteaz gain lurra eta ura bera ere pozoitzen dute.
Hortaz bada, produktu hau erabili ordez bertze teknikak ere badira. Horien
artean, eskuz moztu edo mekanikoki, mulchinga
etab. Bertzalde, belarrei ezin diogula
“txarra” deitu erran zuten, espezie bakoitzak bere funtzioa baitauka eta
gainera daukagun lurra edo inguruaren kudeaketaren adierazle direla. Beraz
hobeki ezagutu behar dugu daukagun lurra eta hortan eraginez gero seguru aski nahi ditugun belarrak azalduko zaizkigu.
Azken
finean alde batetik Roundupen eta
transgenikoen erabilera, eta bertze aldetik hazien pribatizazioa dira enpresa
haundi hauen diru sarrerak haunditzeko estrategia, eta ez gure uztak hobetzeko.
Eta gisa honetako produktuei zerga haundituz gero guttiago erabiliko lirateke,
merkeegi baitira eragiten duten kaltearekiko. Beraz, azkenik bai Paulek eta bai
Felipek gure lurrak hobeki ezagutu eta bertze teknikak erabiltzeko aipatu
zuten, honela gure lurrak, urak eta nola ez gure osasunak eskertuko bailukete.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)